Getxoko Udalak bertoko euskaltegietako langile eta aitzineko gau eskoletako irakasleen arteko topaketa antolatu du. Ekitaldi horretara Errepublika garaian, 1930ean, “Escuela Vasca” izan zeneko irakasleen ondorengoak ere gonbidatuak izan dira. Ekitaldia bihar asteazkenean, hilaren 27an, 19:00etan izango da Algortako Kultur Etxean, Villamonten. Imanol Landa (argazkian) alkateorde eta Euskara zinegotziaren arabera, “topaketaren helburua irakasle horiek helduen euskalduntze prozesuan egindako lana aitortzea eta eskertzea da, batez ere euren esfortzua eta konpromisoa baino baliabide asko gehiagorik ez zeukaten garaietan”.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!