Getxon, Leioan eta Algortan gogoratu dituzte goizean eusko gudariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 27a, 19:37

Leioa eta Erandioko campuseko 150 bat ikasle eta irakasle bildu dira goizean borrokan eroritako euskal gudariei omenaldia eskaintzeko, Gaztesareak jakinarazi duenez. Elkarretaratuak campuseko kafetegi nagusiaren aurrean bildu dira “Borroka gaur eta etorkizuna: Euskal Herria dugu irabazteko!” lelopean. Gudari Egunaren harira, omenaldi berezia eskaini diete bertako ikasle izandako Egoitz Gurrutxaga eta Igor Angulo (Lan Harremanak), euskal gudariei. Gurrutxaga oreretarrak Arte Ederretan ikasi zuen. Angulo santzurtziarrak, berriz, Lan Harremanetako Eskolan. Txalapartaren soinupean lore eskaintza burutu da eta ondoren Gudari Egunaren gaineko irakurketa plazaratu da iluntzeko manifestazio eta omenaldietara deialdia luzatuz. Getxoko Aixerrota institutuan eta Algortako Telletxe kalean ere eusko gudarien omenezko ekitaldiak egin dira. Argazkian, iaz Arte Ederretako ikasleek Gurrutxagaren omenez egindako oroigarria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun