Segiren oharra:
Gudariak omentzeko egun honek, Euskal Herria askatasuna ezagutuko duen herria dela erakusten du urtez urte. Askatasunetik gertuago baitago, hain zuzen, eusko gudariek egindako borrokak fruituak eman dituelako, eta horregatik, asteazkena ere borrokarako eguna da.
Borrokaren bidez iritsi da Euskal Herria egundaino, eta borroka da independentziaren bidean urratsak emateko giltza bakarra. Borrokari esker ireki dira aukera berriak herri honetan. Gure gudarien borrokari esker, gaur, borroka egiteko aukera zabalik dago eta borroka da ere aurrerantzean jorratu beharrekoa.
Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borroka izan da, hain zuzen ere, Estatu espainolaren eta frantsesaren errepresio estrategiak porrotera eraman dituena, eta aldi berean, gure herriak bizirauteko eta etorkizuna izan dezan herri mekanismoak eta eraikuntza bideak jorratzeko gai izan baita Euskal Herria. Horregatik da gaurkoan posible Euskal Herriaren lurralde batasuna eta autodeterminazioa eskuratzea. Prozesu demokratikoak aurrera egin dezan herri indarraren bultzada eta presioa beharko du, baina borondaterik izan ezean Euskal Herriak nahikoa indar eta kemen erakutsi du aurrerantzean ere pausu eta urrats atzeraezinak eman ditzan.
Gudarien borrokak zabaldu dizkio ateak askatasunari eta bidea berean egin beharko dugu lan eta borrokan aurrerantzean ere, borrokaren bideak soilik argituko baitizkio Euskal Herriari askatasuna.
Hori dela eta, Segi gazte erakunde independentista eta iraultzaileak deia egin nahi dio euskal gazteriari, eta oro har euskal gizarteari, asteazkenean, Gudari Egunean egingo diren ekitaldi eta mobilizazio guztietan parte hartzera. Gudariek piztutako suak argitu baitigu bidea!
Gora eusko gudariak!
Segi