Suzko barrikada egon da metroan goizean, Lutxanatik gertu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 27a, 20:36

Suzko barrikada jarri dute goizeko 8ak aldera Metro Bilbaoko San Inazio eta Erandioko Lutxana geltokien artean. Barrikada hainbat pneumatikori su emanda eta kate batekin lotzen eratu du ezezagun talde batek Elorrietako tunelean, EAEko Herrizaingo sailaren arabera. Sutearen eraginez, 15 bat minutuko atzerapenak izan dira metroaren 1. lineako zerbitzuan. Izan ere, suhiltzaileak lurpean sartu eta sutea amatatu behar izan dute. Ondoren, metroak normaltasuna berreskuratu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun