Sahararekiko elkartasunean, bigarren eskuko liburuen azoka zabaldu dute goizeko 11etan Algortako Telletxe plazan. Larunbata arte irekita egongo da azoka eta bertan euro bat eta 3 euroren bitarteko salneurrian erosi ahal izango dira liburuak eta entziklopedia aleak. Bildutako dirua Ausserd-eko Basiri eta Sowetoko biktimak izeneko eskolak birgaitzera bideratuko dira. Ekimena Euskal Herriko ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) abiatu du “Ikasle bat, adreilu bat” kanpainaren baitan, baina Getxoko Kultur Etxearen laguntza ere izan du. Izan ere, salmentan dauden liburuak udal liburutegiek bere fondoetatik emandakoak dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!