Iñaki de Juana Chaosen askatasuna aldarrikatuko du biharko udalbatzarrean Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 28a, 22:45

Ostiral honetan (irailak 29) izango den udal batzarrean aztertua izan dadin, Iñaki de Juana Chaos euskal preso politikoaren eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen, eta ondorioz berehala kaleratua izan dadin eskatzeko mozioa aurkeztu du Getxo Bizia herri plataformak. Bestalde, Espainiako eta Frantziako agintariek euskal presoak txanpon truke gisa erabiltzeari utz diezaiotela, eta beren eskubideak onar ditzatela (Euskal Herriratzea, gaixo daudenak askatzea, eta dagozkien neurri aringarri guztiak aplikatzea) galdatzea du helburu mozioak. Abuztuaren 7tik aurrera hasitako gose grebaren 53. egunean dago Iñaki de Juana Chaos.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun