Txopoetako jaiak hastear daude

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 29a, 18:34

Arratsaldeko 5etan botako dute txupina Leioako Txopoeta auzo langilean, Mikel Deunaren jaiei hasiera emateko. Behin lehenengo eztanda entzunda, detonazio txikiagoak izango dira Txoperako Ehiza Elkarteak Kurkudi mendatean antolatutako Tiro saioaren eraginez. Hegaztiarena izango ez bada ere, bi ordu beranduago saiheski errea izango da nahi duen ororentzat. 19.30ean, berriz, gastronomiatik euskal dantzetara igaroko da jaia, Txikiak eta Gure Ohiturak dantza talde leioztarren eskutik. Ondoren, 21:00etan, Berbalamiñek antolatutako triki poteoaren txanda izango da, jaiaren egarria asetzeko eta Amaiur erromeria taldeak gidatutako gaujaiari giroa aurrez berotzeko. Jaiak igandearen gauerako luzatuko dira, tartean asto probak, umorearen rallya, herri kirolak eta hainbat kontzertu izango direla. Argazkian, Amaiur taldearen kontzertua Bilboko Aste Nagusiko Euskalgunean / Iradi.

Txopoetako jaietako egitaraua:

Irailak 29, ostirala
- 17:00etan, txupinazoa.
- 17:00etan, tiro saioa Kurkudin, Txoperako Ehiza Elkarteak antolatuta.
- 19:00etan, saiheski errea.
- 19:30ean, euskal dantzak Txikiak eta Gure Ohiturak taldeekin.
- 21:00etan, triki poteo Berbalamiñe euskara taldeak antolatuta.
- 23:30ean, gaujaia Amaiur taldearekin.

Irailak 30, larunbata
- 11:00etan, umeentzako jolasak.
- 12:30ean, umore rallya eta ginkana.
- 13:00etan, igel txapelketa.
- 16.30ean, mus txapelketa.
- 18:00etan, Kuko, Truko eta Boulenwaider pailazoak.
- 19:30ean, asto probak.
- 21:00etan, mozorro lehiaketa.
- 22:30ean, Zephyr musika talde leioztarraren kontzertua.
- 24:00etan, gaujaia Haitzama taldearekin.

Urriak 1, igandea
- 11:00etan, gaztelu puzgarriak.
- 12:00etan, Bilboko gaiteroak.
- 12:30ean, meza Mikel Deunaren ohorez.
- 13:00etan, buruhandiak, Mairuek Bilboko erraldoien konpartsaren eskutik.
- 13:30ean, herri luntxa eta Leioa Musika Bandaren kontzertua.
- 16:30ean, tortilla txapelketa.
- 18:00etan, herri kirolak. Mozketa bertikala Fausto Mugertzarekin. Ondoren, aizkolariak.
- 20:00etan, Los Pamplonicas taldearen kantaldia.
- 21:00etan, txokolatada.
- 21:30ean, jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun