Berdintasun eta Gizarte Ekintza ez ezik, gainontzeko udal arloak ere hartuko ditu ostegun iluntzean onartutako planak. Besteak beste, bi atal izango ditu: hainbat ekintza aurrera eramatea, 2006ko iraila eta 2007ko maiatza artean, batetik; eta, horien balorazioa, 2007ko maiatzetik irailera, bestetik. Lortutako emaitzen arabera erabakiko dute hortik aurrera zelan jarraitu.
Ekimen ugari
Hizkera sexista ekidin aldera, udal langileak trebatu eta sentsibilizatzea; udal arloetan genero ikuspegia txertatzea; eta, dauden beharrizanak antzemateko, Itzartu emakume elkartearekin zein gainontzeko eragileekin elkarlanean aritzea dira, besteak beste, aurrikusten diren ekintzak. Guztietarako diru-partidak ere onartu egin ziren irailaren 28ko udal osoko bilkuran. Horretaz gain, Berdinsarea emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako EAEko udalen sarean sartzea eskatuko du Sopelak.
Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Plana onartu zuen aho batez, irailaren 28ko osoko bilkuran, Sopelako udalbatzak. "Urteotan zehar jazo diren desberdintasun prozesuak aldatzea da helburu nagusia", Estibalitz Anaitua