Pinosoloko 95 etxebizitzek badute jabea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 3a, 22:56

Orotara, 873 leioztarren artean zozketatu ziren, atzo eguerdian, Sakoneta kiroldegian, Pinosolo aldean egingo dituzten 95 babes ofizialeko etxebizitza. Horrenbestez, Etxebideko webgunean dago eskuragarri horien esleipendunen behin-behineko zerrenda (pdf). Beste bederatzi etxe, berriz, Leioako Udalaren eskuetan geratuko dira, "balizko etxe aldaketa operazioetarako". Horiek ez erabiltzekotan, atzoko zozketan osatutako itxarote zerrendan agertzen direnen artean banatuko lituzkete, ordenari jarraituz. Udal agintari leioztarrek azaldutakoaren arabera, "dagoeneko eraikuntza lanak hasi dira Pinosolon". Hurrengo egitasmoen artean dago, Artatzan eta Altzaga ikastolatik hurbil etxebizitzak egitea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun