Edukiontzi hori berriak izango ditu Erandiok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 3a, 23:31

Erandioko edukiontzi horiak aldatzeari ekin dio Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren menpekoa den Garbiker enpresa publikoak, bertoko udal iturriek jakinarazi dutenez. Lehendik ziren 84 edukiontzien ordezko beste horrenbeste edukiontzi berri jarriko dituzte. Zabor organikoa biltzeko edukiontzien antzeko diseinua izango dute Erandion jarriko dituzten edukiontzi berriek eta, lehengoekin alderatuz, %25 gehiago biltzeko edukiera izango dute. Edukiontzi berriek 3.500 litroko edukiera izango dute, hau da, edukiontzi bakoitzak lehengo iglu batek baino 500 litro gehiagokoa eta goiko tapa dutenek baino 2.400 litro gehiagokoa. Argazkian, Mikel Arieta-araunabeña alkatea edukiontzi hori berrien ondoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun