Erandio izena eman diote Pariseko Eskual Etxeko areto bati

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 3a, 23:42

Joan den irailaren 30ean, Mikel Arieta-araunabeña alkatea buru zela, zenbait udal ordezkari eta erandioztar ugariz osatutako ordezkaritza batek (argazkian) Frantziako hiriburura egindako bidaiaren harira, Erandio izena eman diote Pariseko Eskual Etxeko areto bati. "Harremanak estutzeko eta Frantziako hiriburuan euskararen sustapenerako dirua biltzeko asmoz gauzatu zen ekitaldi ofiziala, Eskual Etxeko eta Euskara Zabaltzen fundazioko arduradunek luzatutako gonbidapenari esker", azaldu dute udal arduradunek. Erandiok dirulaguntza emango du euskara irakasteko erabiltzen den aretoa ikus-entzunezko ekipamenduz hornitzeko.

"Horrelako proiektu bat bideratzen aitzindari izan da Erandio, eta, ondoren, Euskal Herriko beste herri batzuk joango dira, Euskara Zabaltzen fundazioarekin hitzarmenak lotuta", gaineratu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun