Larunbatean amaitu zen aurten lehenengo aldiz egin den Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azoka. Ekimenak arrakasta handia lortu eta bisitari ugari bildu ditu Algortako Telletxe plazan. Horrela, pasa den ostegunean hasi zen jarduera honetan 9.500 bat liburu saldu dira, salneurri sinbolikoetan (euro bat eta 3 euroren bitartean aleko). Bildutako dirua Ausserd-eko Basiri eta Sowetoko biktimak izeneko eskolak birgaitzera bideratuko da. Guztira, 3.000 haurrek baino gehiagok ikasten dute Tindoufeko (Sahara) Lehenengo Hezkuntzako ikastetxe hauetan. Ekimena Euskal Herriko ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) abiatu zuen “Ikasle bat, adreilu bat” kanpainaren baitan, baina Getxoko Kultur Etxearen laguntza ere izan zuen. Izan ere, salmentan zeuden liburuak udal liburutegiek bere fondoetatik emandakoak ziren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!