Leioako Berbalamiñe euskara elkarteak multiabentura txangoa antolatu du datozen urriaren 21 eta 22rako Nafarroako iparraldean. Irteera euskaldun guztiei irekita dago, beti ere 10 urte baino gutxiagoko umeak ezin direla joan kontuan hartuta. Asteburuko egitaraua honakoa izango da: larunbat goizean Nafarroa Behereko edo seigarren merindadeko hiriburua den Donibane Garazi bisitatu eta bertan bazkalduko dute, nork berea eramanda. Arratsaldean, berriz, rafting-a egingo dute eta eguna amaitzeko Zubietako aterpean afaldu eta gaua emango dute. Igande goizean, multiabentura parkean tirolina eta bestelako jarduerak egingo dituzte. Ondoren, bazkaldu eta arratsean itzultzeko ordua izango da. Argazkian, Donibane Garazi eta Errobi gaineko zubia / Wikipedia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!