Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

UKBERRI.NET sarean jarraitzen du hainbat laguntzari esker

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urriaren 4a

Gure irakurleok ikusi ahal izan duzuenez, aurreko asteburuan lapurreta susmagarri batean gure material gehiena ebatsi arren, Internetera bueltatu gara, Uribe Kostan izandako eta izango diren berriak emateko asmoz. Alabaina, momentuz ez gaude normaltasunez lan egiten, behar dugun materiala ez dugulako. Behar hori behin-behineko estaltzeko, hainbat pertsonak, komunikabidek, kolektibok eta elkartek beraien laguntza eskaini digute eta guztiei eskerrak nahi dizkiegu hemendik. Azkenean, laguntza eskaintza guztien artean baliabide hobeak dituzten Gobelab Getxoko Hacklab eta Itzubaltzeta gaztetxearena hartu egin dugu, eta momentuz hemen gaude Itzubaltzeta / Erromoko Gobelabeko txokotik eskualdeko informazioa hedatzen. Mila esker guztioi!