San Inazioak edo Iñaki Deuna ospatzeko lan egiten duen Aixerrota Algortako Jai Batzordea antzinako jaietako hainbat jarduera berreskuratzen saiatuko da aurtengo jaietan. Horrela jakinarazi du elkarteak gaur arratsaldeko 7:30ean Villamonte kultur etxean egingo duen batzar irekiaren berri ematerakoan. Aipatutako jardueren artean, antzinako koadrilen jaitsierako ibilbidea, ume zein gazteentzako barrakak, sokamuturra eta entzierroa nabarmendu dituzte. Era berean, nerabeentzako aisialdi ekitaldiak ugaltzen, tabernariekin, elkarteekin zein bestelako eragileekin harremanak sendotzen zein ekitaldiak elkarlanean antolatzen eta koadrilen parte hartzea sustatzen ere saiatuko dira jai batzordeko kideak. Beste puntu batzuen artean, SGAE eta Getxoko Udalaren arteko epaiketa eta hortik sor daitezkeen ondorioak aztertuko dituzte. Argazkian, malabarista bat aurtengo Algortako jaietan.