Iñaki de Juana Chaos euskal preso politikoak gaur, urriak 5, 60 egun egingo ditu gose greban. Hori dela eta, mobilizazioa izango da arratsaldean Algortan. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez iragarri duenez, 19:30etik aurrera egingo da elkarretaratzea, Telletxe plazan. Bestalde, Donostiako
EAJ,
EA,
EB-Berdeak,
PP,
PSE-EE eta
Arritxu Marañon Giza Eskubideetako zinegotziari zuzendutako e-mail bidalketa masiboa prestatu dute gaurko: goizean, 11:00etatik 12:00etara izan bada; arratsaldean, 18:00etatik 19:00etara egingo dute. Azkenik, igandean, urriak 8, Iñaki de Juanaren askatasunaren aldeko autokarabana izango da Uribe Kostan. Algortan, 11:30ean da hitzordua, ohiko lekuan.