Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu dute Berangon

Berangoko Kultur Etxeak datorren urriaren 15ean Beran ospatuko den Nafarroako ikastolen jaialdira joateako autobusa jarri du. Izena eman nahi duenak datorren asteazkenera arte (urriak 11) izango du aukera, edo jesarlekuak amaitu bitartean, goizez zein arratsaldez. Bertokoek 6 euro ordaindu beharko dute eta, gainontzekoek, 8 euro. Igandean, irteera Berangoeta kultur etxean izango da goizeko 9:30ean. Nafarroa Oinez jaialdiko zazpi gune prestatu ditu Labiaga ikastolak eta bertan, besteak beste, Kuraia, Tapia eta Leturia, Oskorri, Morau eta Triki ta ke entzuteko aukera izango da. Bestalde, Nafarroa Oinezek kanta ofiziala kaleratu du, Estitxu Arozena bertsolariak idatzitako eta Skalariak taldeak musikatutako Baietz oraingoan! abestia (mp3). Argazkian, aurtengo kanta egin duen taldea, Lizarran izan zen 2004ko Nafarroa Oinezen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun