Albiste honen alboan agertzen den irudiari begiratzearekin konformatu beharko dira asteburu honetan ostrak ahoratzeko gogoa zutenek. Izan ere, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, horien ordez, gazta eta foiea izango dira larunbat honetan, Iparra Galdu Gabe jardunaldien barruan antolatutako dastaketan. Behintzat, ekitaldiaren ordua eta lekua ez da aldatuko: Algortako Telletxe plazan, 11:00etatik 14:30era. Halaber, kale animazioa izango da bertan Burrunka taldearen eskutik, 12:00etako eta 18:00etako saiotan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!