Errotonda egingo dute Simon Otxandategi eta Berangoeta artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 6a, 20:04

Simon Otxandategiren bustoa kokatuta dagoen bidegurutzean, hau da, izen bera daukan etorbidea eta Berangoeta kalearen artean, lanak abiatuko ditu Berangoko Udalak. "Bira ez dute behar bezala ematen kotxeek. Hori dela eta, errotonda egin eta ezpaloiak zabalago jarriko ditugu, oinezkoen zein gidarien segurtasuna zaindu aldera", adierazi du Miren Dobaran alkateak (argazkian). Gainera, beste iturri bat jarri eta oroigarria berriztatuko dute, lan guztietarako 85.000 euro bideratuz. Bestalde, 100.000 euro baino gehiago gastatu ditu udal berangoztarrak, paperontzi, ezpaloi eta errepide arteko metalezko pibot eta jarleku berriak jarri edota zeudenak ordezkatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun