Cho Oyuko gailurra jo du Koldo Zubimendi erandioztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 6a, 20:34

Koldo Zubimendi (Erandio) eta Iker Iriondo (Andoain) mendizale euskaldunek Cho Oyuko (8.201 metro) gailurra zapaldu zutela zabaldu zuen atzo Erandioko Udalak. Hala ere, erandioztarrak gailurra jo duela ziurra den arren, andoaindarrak goraino heldu denik ezin izan da oraindik baieztatu. Iriondoren senideek Berriari esan ziotenez, eurek ez dakite horri buruzko "ezer". Gainera, "nahiko arraroa" dela uste dute. Izan ere, Iriondo eta Zubimendi igandean dira Euskal Herrira iristekoak, 20:00ak aldera, hain zuzen ere. Hori da euren intentzioa.

Erandioko Udalak adierazitakoaren arabera, mendiaren ipar-mendebaldeko aldetik egin zuten igoera bi mendizaleek. Hori da Cho Oyurako biderik zailena. "Hiru bibak egin behar izan zituzten 7.000 metrotik gora", zioen aipatutako informazioak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun