Arratsaldean izango da Josu Ugarte pilotu berangoztarraren aldeko hileta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 10a, 15:37

Josu Ugarte auto-gidariaren aldeko hileta elizkizuna gaur, urriak 10, izango da Berangoko Santo Domingo de Guzman elizan, 19:00etan. 35 urteko berangoztarra igandean zendu zen Urrakiko auto-igoeraren 24. ekitaldian, Formula Reynard 3000 barketarekin errepidetik atera eta kolpe latza hartu ostean. Azpeitiko probaren antolatzaile den Lagun Artea automobil-taldeak prentsa-ohar bidez zabaldutakoaren arabera, ezbeharra autoak oso arin doazen eremuan gertatu zen. Ugarteren barketa zuhaitz baten kontra jo eta "kalte izugarriak" izan zituen. "Kolpe latza hartu eta berehala hil zen pilotua", gaineratu dutenez. Bere heriotzak samin handia sortu du Euskal Herriko automobilismoaren inguruan. Argazkian, Josu Ugarte igazko Laukizko igoeran / Euskadiko Automobilismo Federazioa

Urrakiko auto-igoeraren bigarren txanpan jasan zuen istripua Josu Ugarte berangoztarrak. "Handik 700 metro eskasera zegoen anbulantzia berehala hurbildu zen, hala ere, auto-gidaria hilda zegoela baino ezin izan zuten baieztatu", azaldu du Lagun Artea automobil-taldeak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun