Getxo udalerriko jaiak erakusgai jarri dituzte Itzubaltzetan

Mikel Martinez argazkilari ezagunak Getxo udalerriko hamaika jaietan hartutako irudiak erakusgai jarri dituzte gaur goizean Itzubaltzeta / Erromoko udal liburutegiko erakustaretoan. Martinez algortarrak irudi horiek, Unai Elorriaga herri bereko idazlearen hitzez lagunduta, erabili zituen "Getxoko Jaiak 2005: photo album" argazki liburua osatzeko, aurtengo Getxoko Liburu Azokan libururik salduena, alegia. Orain, liburua izan ala ez, argazkiak bere osotasunean ikusteko aukera izango da urriaren 24ra arte, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun