ALBA Uribe Kostan aurkezten dihardute egunotan

Ameriketarako Alternatiba Bolivarianoa (ALBA) aurkezten dihardute egunotan Getxon eta Itzubaltzeta / Erromon. Euskadi-Kuba elkartearen eta La Pueblako Talde Bolibarianoaren ekimenez, bi zine-forum antolatu dira Txorimalo eta Itzubaltzeta gaztetxeetan apirilaren 29an Kuba, Venezuela eta Boliviak martxan jarritako merkataritza akordioaren berri emateko. ALBAk txirotasuna eta jendarte bazterketaren kontrako borroka du ardatz eta AEBek abian jarritako Ameriketako Merkataritza Librerako Eremuaren (ALCA) alternatiba izateko asmoa dauka. Getxoko Txorimalo gaztetxean atzo abiatu zuten zine-foruma eta bihar bukatuko da. Itzubaltzeta / Erromoko zentro autogestionatuan berriz, 17an eta 24an egingo dute. Argazkian, Hugo Chavez eta Fidel Castro, ALBAko sortzaileetako bi.

Txorimalo gaztetxearen egitaraua:

Urriak 9, astelehena, 19:30ean
- "Desafio" (21 minutu), "La batalla de las ideas" (23') eta "Cinco injusticias" (19') Kubari buruzko laburmetrajeak.

Urriak 10, asteartea, 19:30ean
- "Otro modo es posible... en Venezuela" (80 minutu) Venezuelari buruzko filma.

Urriak 11, asteazkena, 19:30ean
- "Lazarillos del milagro" (8 minutu) eta "Como angeles" (32') eta ALBAri buruzko laburmetrajeak, hurrenez hurren Kuba eta Venezuela Hego Amerikako beste herriekin mantentzen duten elkartasun medikoa eta Habanako Latinoamerikarako Medikuntza Eskolaren berri ematen dutenak.

Itzubaltzeta gaztetxearen egitaraua:

Urriak 17, asteartea, 19:30ean
- "Desafio" (21 minutu), "La batalla de las ideas" (23') eta "Cinco injusticias" (19') Kubari buruzko laburmetrajeak.

Urriak 24, asteartea, 19:30ean
- "Otro modo es posible... en Venezuela" (80 minutu) Venezuelari buruzko filma.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun