Ulibarri Ganboako urtegirako txangoa antolatu du Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 11a, 12:48

Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak Ulibarri Ganboa urtegitik ibilaldia egiteko gonbitea egin die udalerriko zein inguruko euskaldunoi. Hitzordua datorren urriaren 21ean, larunbata, izango da eta nork bere gustuko eran bisitatu ahal izango du bertan arabarrek duten Landa “hondartza”, bizikletaz edo oinez. Dena den, Ulibarri Ganboaraino heltzeko, autobusa jarri du Egizuk, Algortako antzinako Kirikiñotik irtengo dena goizeko 8:30ean. Urtegiko landara heltzean ailegatuko da aukeratzeko ordua: urtegiari buelta ematen dion 47 kilometroko ibilbidea bizikletaz ala laku inguruko 10 kilometroko txangoa oinez. Batzuk zein besteak eguerdian batuko dira bazkaltzeko. Izen-ematea ohiko eratan egin daiteke, Egizuko bitakoran, 605 739 916 telefonora deituz edo egizugetxo@yahoo.com posta elektronikora idatziz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun