Egun bat lehenago gure herriko hondartzetako batean, herri bezala ze eskubide ditugun argi azaldu ziguten paraxutista espainiarrek. Aipatutako aldizkariko kazetari bat zegoen han, eguneko berriari argazkiak ateratzen. Guardia Zibilak, ahal izan zizkion traba guztiak ipini ondoren, elkar ikusiko zutela argitu zion. Eta egun bat beranduago argazki guztiak desagertu ziren.
(Honaino helduta kakotxa ireki gurako nuke irakurlearen gogoetarako. Mundua kasualitate multzo moduan ulertzen baduzu segi hurrengo orrialdera. Paranoikoa naizela uste baduzu uniformedunen eskutan jausi ez zarelako da. Konturatu arte, segi hurrengo orrialdera.)
Geratzen zaretenoi esan nahi nizueke, gatazka politikoa konpontzeko urratsak zenbat eta sendoagoak izan hainbat eta bortitzagoa izango dela ultraeskuindarren erantzuna. Horregatik salatu behar ditugu ikusten ditugun gauza arraro guztiak. Gero... berandu da beti.
"Berria"n 2006ko urriaren 6an argitaratutako artikulua
Egunez uniformatuak, gauez inkontrolatuak. Aurreko bariku gauean