Lehen sorospen eta barreterapia ikastaroak antolatu dituzte Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 11a, 18:31

Erandioko Udaleko Kultura, Gazteria eta Kirol Arloak antolatuta, barreterapiako ikastaro laburra emango dute, azaroaren 8an, Altzagako kiroldegian. Iraupena 3 ordukoa izango da (18:00etatik 21:00etara) eta, gehienez, 20 lagun parte hartu ahal izango du (ikastaroa egin ahal izateko gutxienez 9 pertsona behar dira). Ikastaroa euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dute eta prezioa 2,50 eurokoa izango da (erroldatuta ez daudenentzako 3,50 euro). Bestalde, lehen sorospenen oinarrizko ikastaroa eskainiko dute, azaroaren 13tik 17ra arte, Bekoa ikastetxean. Honen iraupena 20 ordukoa izango da eta ordutegia, berriz, 17:00etatik 21:00ak arte. Prezioa 30 eurokoa da (erroldatuta ez daudenentzako 35 euro) eta, gehienez, 18 pertsonentzako lekua dago. Sorospenen oinarrizko ikastaroan 18 urte baino gehiago dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Argazkian, lehen sorospenen ikastaroa.

Barreterapiako ikastaroan izena eman nahi duenak urriaren 25era arte izango du aukera. Sorospenen oinarrizko ikastaroan, berriz, urriaren 30era arte egongo da irekita izena emateko epea. Baterako zein besterako, Kultura, Gazteria eta Kirol Arlora jo beharko dute izena eman nahi dutenek; udaletxera hurbilduz, 94 602 58 91 telefono zenbakira deituz edo gazteinfo@erandioko-udala.net helbidera mezua bidaliz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun