Getxoko XXIV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira ostegun honetan, eta urriaren 22ra bitartean, genero anitzetako eta adin guztietarako 13 antzezlan eskainiko dira 18 emanalditan; horietatik erdia euskaraz. Hain zuzen ere, "Amor desmadre" (argazkian), Popotamus Teatro talde getxoztarraren lehendabiziko lanak emango die hasiera jardunaldiei, Algortako Telletxe plazan, 19:00etan. Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, aipatu obran, “oso urrun ez dagoen bizimodu latz eta zentzugabea dute pertsonaiek. Protagonistak oso ezberdinak eta bitxiak dira, eta, itxuraz, denek porrot egin dute. Haien marjinaltasunean maitagarriak eta goibelak dira; umorea eta bizipoza darie. Lotsagabeak eta bihurriak dira, eta batez ere, oso biziak. Nork bere buruaz barre egiten ikasteko klabeak erakutsiko du istorioak eta, une labur batzuetan baino ez bada ere, arazoak ahazten lagunduko du”.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!