Argazkien ezaugarriei dagokionez, euskarri zurrunean (luma-kartoia, passpartout edo antzekoa) aurkeztuko dira, eta euskarri horrek 30 x 40 zentimetro eta 2 milimetroko lodiera (gutxi gorabehera) izan beharko du. Era berean, aurreko aldean ezin izango da jarri ez kristalik ez antzeko materialik. Argazki-paperaren neurrian, berriz, ez dago gutxieneko mugarik; gehienez, euskarriak beste neurtu beharko du.
Lanekin batera, oinarrien (pdf) eranskin gisa doakizuen inskripzio-orria (beteta eta gutunazal itxi batean sartuta) edo parte-hartzailearen datuak (izena eta abizenak, helbidea eta telefonoa) jasotzen dituen agiri bat aurkeztu behar da. Aurkeztutako lanak eta datuak dituen gutunazala beste gutunazal handiago baten barruan aurkeztuko dira. Gutun handiago horretan ez da jarriko egilea identifikatu dezakeen zehaztasunik. Lan bakoitzaren atzekaldean bere izenburua idatziko da. Hori bai, partehartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, banan-banan edo multzoan. Lanak posta ziurtatuaren bidez bidali edo zuzenean entregatu daitezke Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa).
Sariak
Epaimahaia kultura eta argazkilaritza arloko pertsonez osatuta egongo da. Euren ustez, aurkeztutako lanek "arte aldetik behar besteko kalitaterik ez badute", epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, "lehiaketako mailari eusteko, betiere", kultur iturriek jakinarazi dutenez. Era berean, "beharrezkoak" iruditzen zaizkion akzesit guztiak eman ahal izango ditu egokia dela uste badu. Kasu horretan, akzesita irabazten dutenek diploma bat jasoko dute. Epaimahaiaren epaia apelaezina da eta epaimahaia bera arduratuko da oinarri hauen inguruan sor daitekeen zalantza, ustekabeko eta interpretazio oro argitzeaz.
Jarraian zehaztuta daude ezarritako sariak. Egileek ezin dituzte bi sari irabazi.
- Lehenengo saria (koloretan): 350 euro eta diploma.
- Lehenengo saria (zuri-beltzean): 350 euro eta diploma.
- Saria argazki-muntaia onenari: 350 euro eta diploma (Argazki-muntaia onenarentzako saria” jasotzeko hautagai
izan nahi izanez gero, inskripzio-orrian jakinarazi behar da).
- Hiru argazkiko multzorik onena: 350 euro eta diploma.
- Herriko lanen artean argazkirik onena: 240 euro eta diploma.
Saritutako lanak Leioako Udalaren jabegora pasatuko dira, kultur ondarea gehitzeko, erakusteko, berregiteko edota argitaratzeko eskubidea bereganatuz. Horregatik, egilearen eskubideak ezin izango dira eskatu. Sarituak izan ez direnak, berriz, erakusketa amaitu eta hurrengo 30 egunetan itzuliko zaizkie jabeei.