Hezkuntza askearen aldeko jardunaldi libertarioak hartuko ditu Uribe Kostak azaroaren 6tik 11ra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 11a, 22:57

Datorren urriaren 25ean, Estrasburgon euskal gatazkari buruz eztabaidatu eta Ibarretxe planaren, Gernikako Estatutuaren zein euskal foruen aboluzioaren efemerideak gogoratzeaz gain, III Azaro Libertarioa jarriko da martxan. Hirugarren urtea da, jarraian gainera, Bizkaiko Asanblada Libertarioa osatzen duten kolektiboek eta pertsonek ekimen hau antolatzen dutela, 34 eguneko hilabetean hitzaldiak, bideo emanaldiak, eztabaidak, kontzertuak, ekintzak eta manifestazioak ikuspuntu libertariotik eskainiz. Ekitaldiak Bilbon, Ezkerraldean, Hego Uriben eta Uribe Kostan izango dira abenduaren 2ra arte, euskararen eta Nafarroaren eguneko bezpera, alegia. Bizkaiko Asanblada Libertarioak jakinarazi duenez, Azaro Libertarioaren hirugarren edizio honekin “anarkismoaren ideala zabaltzeko eta kapitalaren eta Estatuaren eskutik jasotzen diren zapalkuntzak salatzeko” asmoa daukate. Gainera lan egiteko erari garrantzi handia eman diote: “beti bezala horizontalki eta era asanblearioan antolaturik, buruzagirik eta abangoardiarik gabe”.

Uribe Kostan, Ez Jaun Ez Jabe taldeak antolatuko du “Mundu aske batengatik, heziketa askea” lelopeko astea azaroaren 6tik 11raino. Horretarako, eskualdeko Txorimalo, Itzubaltzeta eta Udondoko gaztetxeen laguntza izan du.

III Azaro Libertarioaren Uribe Kostako egitaraua:

Azaroak 6, astelehena, Udondo gaztetxean:
- 18:00etan, Sumerhill-i buruzko bideoa.
- 20:00etan, “Psikologia heziketan eta Sumerhill-eko historia” hitzaldia.

Azaroak 7, asteartea, Udondo gaztetxean:
- 19:30ean, “Garapen pertsonalean eragiten duten jostailu eta jokoak” hitzaldia, Gamunitas talde feministaren eskutik.

Azaroak 8, asteazkena, Txorimalo gaztetxean:
- 19:00etan, heziketari buruzko filma.

Azaroak 9, osteguna, Txorimalo gaztetxean:
- 19:30ean, “Adingabeentzako kartzelak” hitzaldi-eztabaida Salhaketaren eskutik.

Azaroak 10, ostirala, Itzubaltzeta gaztetxean:
- 19:30ean, “Heziketa etxean” hitzaldi-eztabaida.

Azaroak 11, larunbata, Itzubaltzeta gaztetxean:
- 17:00etan, “La Prospe, herritar heziketaren esperientzia” hitzaldi-eztabaida.
- 20:00etan, kontzertua Kompañeros de suicidio, De Blankon, Ajenxs a la tragedia eta Necesidad de luchar musika taldeekin. Sarrera 3 eurotan erosi ahal izango da gaztetxean bertan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun