Irlandako "Time to peace. Time to go" gurera moldatutako "Konponbide garaia da. Alde egiteko garaia da” lelopean, Algortako Telletxe kalean bihar, urriak 12, eguerdiko 13:00etan egingo den eskualdeko manifestazioan parte hartzera deitu du Askatasunak. Hasieran, manifestazioa urriaren 6rako antolatuta bazegoen arren, azkenean Hispanitatearen eguna eta Guardia Zibilaren eguna den honetan egingo da.
Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakoraren arabera, "gai honek sekulako gaurkotasuna dauka gure eskualdean". Eta horren adibide gisa gogoratu dituzte "Berango, Urduliz eta Algortan egindako 'maniobrak', gogoratu egunero egiten diren kontrolak, jarraipen eta jazarpenak, gogoratu Algortan daukagun Guardia Zibilaren kuartela… eta hau guztia konponbide demokratiko bati begira gaudenean. Ez dute lekurik Euskal Herria demokratiko batean! Alde hemendik!".