Itxartu taldeak antolatutako XXIV. ibilaldi neurtuaren bigarren saria ere bi algortarrek erdietsi dute; Maite eta Aritzek hain zuzen ere. Hirugarrena, berriz, Derio aldera joan da: Untza mendi taldeko Pako eta Jesusek eskuratu dute. Bestalde, sari berezia eman diete parte-hartzaile gehien ekarri dituzten mendi taldeei: Andui (Mungia), Urko (Sopela), Untza (Derio) eta Sollube mendi taldea (Meñaka), hurrenez hurren. Kirolari nagusienek ere garaikurra jaso dute: batetik, Getxoko Udalak emandako kopa hartu du Patxo 72 urteko fruiztarrak; bestetik, emakumeen artean, 60 urteko Karmen, Maria Teresa eta Isabel izan dira sarituak. Azkenik, bizikleta bana jaso dute Itxartu taldeko Gorka eta Mikelek, 16 urtetik beherakoen artean onenek, hain zuzen ere.
Itxartu Herrialde Katalanetan
Bestalde, Sant Feliu de Llobregateko (Herrialde Katalanak) folklore tradizionalaren hirugarren erakustaldian parte hartzen ari da egunotan Itxartu dantza taldea. Gaur goizaldean irten dira 25 bat musikari eta dantzari eta urriaren 15ean itzuliko dira.
Gaur goizean irabazitako garaikurrak eskuan dituzteneko neska mutilen argazki pare bat UKBERRI.NETek Flickr-en duen kontuan ikus daitezke.
Urtero bezala, gaur, urriak 12, Algortako batzokian izan du irteera eta helmuga