“Zergatik ‘Kliska’?” artikulua “Kliska”n:
Kaixo, begietara heldu zaizun kliska hau Egizuk eta Bizarra Lepoanek egindako keinua duzu, asmoz betetako keinua. Batetik, Getxon euskaraz antolatzen diren ekitaldiak iragarri nahi ditugu; horrez gain, apurka-apurka, gure kliska Getxoko euskaldun guztion begietara heltzea nahi genuke. Bestetik, ordenagailu eta interneti buruzko informazio praktikoa eskainiko dizugu. Laugarrenik, eguneroko bizitzan euskaraz non egin dezakezun azpimarratzen ahaleginduko gara. Azkenik eta beste modu batera esanda, hilero egingo dizugu konplizitate kliska hau. Gu ere adi ibiliko gara! Harpidetzeko bidaliguzu mezua: info.kliska[abildua]gmail.com.
