Sarean euskaraz hitz egiten du dagoeneko kristauen Jaungoikoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 13a, 14:12

Dionisio Amundarain itzultzaileak Erabili.com webgunean zabaldu bezala, kristauen Jaungoikoaren hitza lehenengo aldiz argitaratu da osorik euskaraz Interneten. Fededunek zein jakinmina dutenek sarean, www.biblija.net webgunean, ekainetik topa dezaketen bertsioa Elizen Arteko Biblia da, 1977tik aurrera Euskal Herriko katolikoek eta protestanteek amankomunean egindako itzulpena euskara batuan. Jaungoikoaren hitza, dena dela, ibilbide luzea izan du. 1983an kaleratu zen liburu formatoan Elizen Arteko Bibliaren Itun Berria eta berari batu zitzaion Itun Zaharra 1994an. Itsuentzako Jaungoikoaren berri ona 2 urte beranduago heldu zen, CD eta kaseten bidez. Lapurteraz zein zuberotarrez ere egin dira itzulpenak 1999 eta 2002an. Gainera, aipatutakoez aparte, beste 8 bertsio ezberdin izan dira, bakoitzean hizkuntza mailako aldaketak izan dituena. Guztira, Elizen Arteko Bibliak 50.000 ale baino gehiago zabaldu ditu. Orain, sarean dago irakurgai eta, gainera, datozen egunotan liburutegietara helduko da CDaren azken bertsioa, liburuarekin batera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun