Barakaldoko atxiloketak salatu dituzte Areetako batzokian pintaketak eginez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 14a, 16:16

Hainbat ezezagunek Ertzaintzak Barakaldon atxilotutako hiru lagunen askatasuna aldarrikatu dute bart Areetako Bidebarrieta kalean dagoen batzokiko kanpoaldea margotuz. “Andeka, Rober, Klemen askatu” pintaketaz gain, euskal gazteriaren aldeko eta EAJren aurkako leloak margotu dituzte batzokiaren inguruan dagoen hesian. Gainera, pintura gorriz eta horiz betetako dozena bat arrautza jaurti dituzte batzokiko fatxadaren kontra. 23:00ak aldera egindako erasoan, besteak beste, “EAJ torturatzailea” (argazkian) eta “euskal gazteria aurrera” leloak idatzi dituzte. Alde egin baino lehen, ezezagunek esku-orriak bota dituzte batzokira. Erasoaren eraginez, EAJko egoitzatik gertu zeuden lau auto zikinduta gelditu dira, EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Argazki gehiago ikusteko:

UKBERRI.NETek Flickr-en duen kontua/a>
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun