Carmelo Barrio EAEko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak gaitzetsi ditu bart Eibarren eta Areetan batzokien kontra egindako pintaketak (argazkian) zein Gasteizen Vital Kutxa eta Espainiako Bankuaren kontra izandako kale erasoak. Barriok “Batasunaren legalizazioari buruzko eztabaidan presioa mantentzeko muturreko alderdi horrek antolatutako kanpaina terroristaren” barruan kokatu ditu aipatu erasoak, “zehazki Gobernuaren hitzen ostean eta Arabako hiriburuan ustezko bi kale-terrorista atxilotu ostean”. Horregatik, Zapaterok Batasunaren balizko legalizazioari buruz esandakoa kritikatu du Barriok: “erabateko arduragabekeria izan da, demokrazia merkealdietan jartzen baitu”.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!