Errausketari buruzko mahai-ingurua egingo du Ezker Batuak datorren ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 14a, 22:22

Getxoko Ezker Batua-Berdeak antolatuta, errausketari buruzko mahai ingurua izango da alderdi horretako Algortako egoitzan, datorren ostegunean, urriak 19, arratsaldeko 7:30ean. Gazteleraz egingo den mahai-inguruan, Juan Lopez de Uralde Espainiako Greenpeaceko zuzendari exekutiboak, Jonathan Martinez EB-Berdeen Ingurumen Idazkaritzako arduradunak eta Ekologistak Martxan taldeko kide batek parte hartuko dute. Algortako Salsidu kaleko 7. zenbakian dagoen Ezker Batua-Berdeetako egoitzaren ateak zabalik egongo dira interesa duen ororentzat. Argazkian, 2002ko ekainaren 17an, Zabalgarbi errauskailuaren lanak oztopatzeko Greenpeaceko kideek egindako ekintzaren irudi bat / Greenpeace.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun