Beran dena prest daukate Nafarroa Oinez ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 14a, 23:00

Beran dena prest da igandean. Labiaga ikastolako kideek dena prest daukate Beran bihar Nafarroa Oinezen 100.000 bat pertsona hartzeko. Bisitari guztientzat zazpi kilometroko eta zazpi guneko ibilbidean azken ukituak ematen pasa dituzte azken orduak antolakuntzako kideek. Berrikuntza izango da, gainera, aurtengo Nafarroako ikastolen jaian ez dela egongo adin multzoka bereizitako gunerik eta hortaz ez da egongo heldu, haur edo gazteentzako gunerik. “Gune guztietan izanen dira haur, gazte eta helduentzako ikuskizunak”, azaldu du Maider Senper Labiagako zuzendariak. Besteak beste, Kuraia, Tapia eta Leturia, Oskorri, Morau eta Triki Ta Ke entzuteko aukera izango da. Argazkian, Baietz oraingoan! aurtengo kanta egin duen Skalariak taldea, Lizarran izan zen 2004ko Nafarroa Oinezen.

9:30ean hasiko da aurtengo edizioa, ibilbideko zinta moztearekin batera. 12:00etan, berriz, omenaldia egingo diete ikastola lagundu duten guztiei, guraso, irakasle eta ikasleen hainbat ordezkariei oroigarriak oparituz.

2,4 milioi euroei aurre egin nahian

Aurtengo jaiaren bidez, azken hamaika urteotan laguntza publikorik ez zeukan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari eutsi ahal izateko gurasoek egindako 2,4 milioi euroko inbertsioari aurre egin nahi dio ikastolak. Dena den, aurrera begira Nafarroako Gobernuarekin akordio batera heldu da Labiaga: lehen eta bigarren mailak dirulaguntza publikoak jasoko dituzte, eta hirugarrena eta laugarrena, berriz, bertan behera utziko ditu.

Egun 175 ikasle inguru ditu Berako ikastolak 175 ikasle ditu gaur egun eta guztiek hartu dute parte jaiaren antolaketan. Gainera, bihar 2.000 bat lagun arituko dira lanean Nafarroa Oinezen. Ikastolako arduradunek mezu garbia helarazi nahi izan diete Berara hurbilduko diren euskaltzale guztiei: ongi pasa dezatela, pasatu gabe, eta errespeta ditzatela ingurua eta jendea. Zabor gutxiago sortzeko, adibidez, egun osoan erabili ahal izanen duten edalontzia erosi ahal izanen dute bisitariek euro baten truke.

Guardia Zibilaren kontrolak

Bihar Berara joateko deia egin dute Euskal Herriko hainbat eragilek, tartean EAJ, EAE-ANVk eta Udalbiltzak. Hautetsien erakunde nazionalaren arabera, Nafarroako ikastolen aldeko festa hezkuntza sistema euskalduntzeko lanari bultzada emateko aukera "paregabea" da. EAJk "euskarari eta nafarrek euskaraz ikasteko duten eskubideari" laguntzeko eskaera egun du. EAE-ANVk, aldiz, biharko egunaeuskara Nafarroa osoan ofiziala izateko "oihua" izan behar duela aldarrikatu du. Askatasunak, bere aldetik, salatu du Bera inguruan egun hauetan Guardia Zibilaren kontrolak areagotu direla. Guardia Zibilek eurek Berara "lagun gehiago" ekarriko dituztela erran dutela ere adierazi du Askatasunak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun