Bilborako prestatutako eskaintzan berriz, Madrilgo Ajo & Mastretta poetagile eta musikari ezagunek prestatutako “Streptease cardiovascular” kontzertu berezi eta ausartak irekiko du programazioa Bilborock-en eskainiko duten emanaldiarekin. Urriaren 25ean izango da hori, arratsaldeko 8.00etan eta atari ezin hobea izango da asteburu horretan bertan hasiko den BAD Bilbao Antzerki dantza jaialdirako. EHUk kolaborazio zuzena izango du arten BAD jaialdiarekin, Bilboeszenarako Teatro Zero-k prestatu duen workshop eta emanaldia lagundu baititu. Hurrengo astetan, Pikor Teatroren “Zapaldu Marra” gazteei zuzendutako antzerkia edo “Young Talent Show”en kontzertua izango dira Sarrikon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Aretoan, azken honetan Txuma Murugarren izango dutelarik ondoan bikote hau osatzen duten Audience taldeko bi lagunek. Bilborocken, berriz, antzerkia izango da ikusgai nagusia hurrengo emanaldietan, hala nola, Pok taldearen “Ongi ibili“ dibertigarria, “Yo mono libre”, Ricardo Jovenek egindako Kafkaren “Informe para una Academia”ren egokitzapena, “El txoko de la comedia”ren 5. edizioa, Mofa & Befa taldearen “Siempre lejos” ironia umoretsua edo Titzina Teatreren “Entrañas” lan indartsua ikusi ahal izango baitira.
Emanaldi hauetara guztietara edonor joan ahal izango da eta sarrera doan izango da. Doan ere baina, kopuru mugatuta dagoelako, aurretik gonbidapena eskatuta, EHUk lagun dituen Musiketan zikloko kontzertuak, Farrabúren III. Flamenko jaialdia eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren emanaldi batzuk ere entzun ahalko dituzte EHUko kideek.
Kultur ikastaro eta tailerrak
Eta aisiarekin batera formazioak ere leku garrantzitsua izango du kultur eskaintza honetan, Bilbon zein Leioan ospatuko diren ikastaro eta kultur taldeen bidez. Aipatzekoak dira, besteak beste Antzerki eta Dantza taldeak, ikastaroak ematen eta obrak garatzen urteak daramatzatenak, jendaurrean ondo hitzegiteko edota modu sortzailean idazteko tailerrak, txotxongiloak egitekoak eta beste hainbat. Hala eta guztiz, ere aipamen berezia merezi dute aurten lehenengo aldiz egingo diren bi tailerrek: Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan eskainiko den Musikaren ingurukoa bata, non hainbat adituk, egilek, zuzendarik eta interpretek parte hartuko duten, eta animazioko etxeko teknika buruzkoa bestea Arte Ederren Fakultateko Jose Maria Mateos eta Bego Vicario irakasleen eskutik. Ikastaro hauetan guztietan edozeinek parte hartu dezake, nahiz eta EHUko kideek lehentasuna izango duten. Argibide gehiagorako EHUren kultur bulegoetara edo www.ehu.es/kultura-bizkaia internet helbidera jo daiteke.