Bestalde, hazkuntzarako sostengu taldea hilero laugarren larunbatean biltzen da, goizeko 11etan. Hortaz, hurrengo bilera urriaren 28an izango dute, botika alternatibo eta naturalei eta gaixotasun arrunten tratamenduari buruz hitz egingo dutela. Taldearekin harremanetan jartzeko 646 427 618 (Eva) eta 944 331 743 (Jule) telefonoetara dei daiteke.
Era berean, Haurdun elkarteak gogoratu du hamaika artikulu, liburu eta bideo dituztela eskura eta edozein kontsultari arreta egingo diotela Errondabideko lokalean, hilero bigarren astelehenetan 18.00etatik 20:00etara eta laugarren astearteetan 10:00etatik 12:00etara. Badaezpada ere, aurretik deitzea aholkatzen dute: 944 233 288 edo 944 162 727 telefonoetara astelehenetan eta 944 103 778 astearteetan.