Epaileak absolbitu eta EHUk jipoitu ditu auziperatutako 103 ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 17a, 20:43

Gaur goizeko 10etan pilatu dira Getxoko Justizia Jauregian epaiketara deituta zeuden 103 ikasleak. 2003an, Leioako campusean ULOren kontrako itxialdi batean parte hartzeagatik zabaldutako epaiketa ireki zedin behar ziren identifikazioak egin ostean, alde egin dute ikasleak, 12etan hitzordu garrantzitsuagoa zutelako Leioako campusean. Epaiketa aretoan, baina, epaileak erabaki du 2003ko gertaerak iraungita daudela eta aske utzi ditu ikasleak. Campusean, auziperatuak eta beste 300 bat pertsona manifestazioan joan dira EHUko Errektoretzara, bertan errektoreari gutuna emateko. Prosetecnisako zaindariek oldartu dira ikasleekin eta borraz jipoitu dituzte batzuk, baita eraikineko atea apurtu ere. Azkenean, eta errektoretza ordu erdiz okupatu ostean, ikasleek gutuna eman diote Bizkaiko errektoreordeari. Beste campusetan ere mobilizazioak izan dira. Argazkia: Gaztesarea.

Gaiari buruzko berriak:

Bertan behera gelditu da 103en aurkako epaiketa (Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun