Gaur zortzi hasiko dira Behargintzak enpresen gestioa hobetzeko egingo dituen mintegiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 18a, 00:07

Getxoko Udalaren Enplegu eta Ekonomi Garapenerako Behargintza Zentroak hiru mintegi antolatu ditu hemendik gabonetara, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriez baliatuz enpresetako gestioa hobetzeko. Horretarako, urriaren 24an, azaroaren 20an eta abenduaren 12an hainbat profesionalek enpresa txikiko kideei zein enpresetan teknologia berrien aplikazioa praktikoa ezagutu nahi duten pertsona guztiei azalduko diete ezagupen eta teknologia horiek zelan bideratu. Mintegi bakoitzean jarduera sektore jakin bana aztertuko da: liburuen txikizkako salmenta, ileapaindegiak zein apaindegiak eta osasun zerbitzuak, hurrenez hurren.

Mintegiek ordu beteko iraupena izango dute eta bertan askotariko gaiak aztertuko dira. Besteak beste, eta dagokion jarduerari moldatuz, teknologia berrien sektorearen egoera eta aplikazio teknologiko praktikoak eta zehatzak izango dituzte kontuan. Horrekin batera, Getxoko enpresaburuei eta profesionalei beren negozioetan teknologia berriek eragin ditzaketen irabazien gaineko ikuspegi praktikoa eskaintzen saiatuko dira.

Mintegiak Algortako Villamonte kalean dagoen Algortako kultur etxean izango dira, goizeko 9:00etatik 10:00ak arte. Liburuen txikizkako salmenta arloko teknologia berrien gainekoa datorren asteartean, urriaren 24an, egingo da; ileapaindegi eta apaindegi arloko teknologia berrien gainekoa azaroaren 20an egingo da; eta, azkenik, osasun zerbitzuetako teknologia berriena abenduaren 12an izango da.

Mintegietan parte hartzeko eskaria Enplegu eta Ekonomi Garapenerako Zentroan bertan egin behar da, zuzenean Algortako Martin Deuna kaleko 17an dagoenegoitzara joanez, 944 660 140 telefonora deituz, edo behargintza@behargintza.net posta elektronikora idatziz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun