Velux 5 Oceans estropadako partehartzaileak hartuko ditu arratsaldean Saltillon EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 18a, 14:54

Euskal Herriko Unibertsitateak harrera egingo die Velux 5 Oceans munduko biran parte hartuko duten tripulazioei. Ekitaldia arratsaldeko 6:30ean izango da, Getxoko Kirol Portuan ainguratuta dagoen Saltillo EHUko eskola-ontzian. Velux 5-Oceans bakarkako munduko bira da maila horretako estropadarik zaharrena, ospetsuena eta, era berean, jarraipen handiena izan duena. 1982tik aurrera lau urtero burutzen da eta, historian lehenengo aldiz, Algortatik abiatuko da hilaren 22an, 2007ko udaberrian bertan bukatuko dela. Saltillon batuko dituzte estropadan parte hartuko duten itsasgizonak zein belaontziak prestatzen lagundu duten tripulazioak. Datorren igandean, gainera, Saltillotik emango zaio irteera ofiziala Velux 5 Oceans 30.000 itsas miliako estropadari. Izan ere, EHUko eskola-ontzia estropadako batzorde teknikoa itsasontzia izango da. Argazkian, Unai Basurko, parte hartuko duen euskaldun bakarra / www.euskalkultura.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun