Neubat musika talde gasteiztarra elkarrizketatuko du gauean Koska irratiak

Uribe Kostako Koska irrati libreko “Ohiko susmagarraiak” musika irratsaioak gaueko 10etatik aurrera elkarrizketatuko du zuzenean Neubat musika talde arabarra. Elkarrizketan taldeak grabatu berri duen eta gaur zortzi salmentan jarriko den “Stereosaurus” diskoari buruz arituko dira. Koska irratiak jakinarazi duenez “munstro horren sorkuntzaz” gain, Neubateko kideek egindako grabaketaz zein CDa aurkezteko biran eskainiko dituzten kontzertuetaz. “Ahotsgabekoen ahotsa” leloa duen irratian ohikoa denez, entzuleei galderak egiteko zein bitxikeriak ezagutzeko aukera eman diete, horretarako ohikosusmagarriak[abildua]koskairratia.com posta elektronikora idaztea baino ez dela egin behar. Argazkia: Neubat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun