“Erakustaldi hauek terrorismoaren apologia eta gu suntsitu nahi gaituzten gaizkile batzuen babesa baino ez dira. Demokraziaren arauak eta giza eskubideak betetzen ez dituztenak ezin dira zabal ibili gure herri eta hirietatik zigorgabetasun osoz” azpimarratu du Getxoko PPko presidentea.
Katua balego, errua
Kalearen egoera PPk babesten dituen baloreetatik hain urrun egotearen ardura leporatu dio Arruek azken garaietako “zilegitasunaren aldeko politikari”. Popularren arabera, politika horren ondorioz, “odolgaiztoek gure herri eta hirietako kale zein plazak bereganatu dituzte berriro ere”.
Horren guztiorren aurrean “zentzutasuna berreskuratzea” proposatu du Getxoko PPk, “bortxakeria eta gogortzaleen aurkako politika sendoetara bueltatuz”. Izan ere, Marisa Arrueren ustez, “garaia da amore ematen ari direnak beren akatsaz konturatzeko eta zuhurtasunera bueltatzeko, erradikalak gero eta sendoago eta harroputzago agertzen baitira eta euskal gizartea garaitzeko eta menperatzeko zein gure askatasuna akabatzeko asmoa izaten jarraitzen dute”.