Neskalaguna erasotu duelakoan gazte bat atxilotu dute Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 23a, 20:25

Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu zuen larunbateko ordu txikietan Getxo udalerrian, bikotekidea kolpatzea eta sexu erasoa saiatzea leporatuta. Ostiral eta larunbata arteko gauean, 12ak jota emakume batek Ertzaintzara deitu eta salatu zuen bere bikotekideak etxean eraso egin ziola lehenago. Ertzaintzako poliziak etxebizitzako eskailerara ailegatzean, bikote gazte bat topatu zuten. Emakumeak gorputzean zehar gorritasun seinaleak eta indarkeria zantzuak zituenez eta neskak erasotzailea ondoan zeukan mutila zela ertzainei aitortu zuenez, E.P.V. mutil-laguna atxilotu zuten. Emakumeak esandakoagatik, eztabaida baten ostean jipoitu zuen gizonak, gainera geroago sexu erasoa egiten saiatu zen baina emakumeak hori ekiditea lortu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun