Berangoko udalbatzak onartutakoaren arabera, 2007ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergan %90ko hobaria izango dute herriko familia ugariek, beti ere Berango "ohiko bizileku badute". Laguntza eskuratu ahal izateko Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Familia Ugariaren Titulua eduki behar izango dute eskatzaileek. Hain zuzen ere, azaroaren 30era arte dago zabalik eskaerak aurkezteko epea. Beste alde batetik, Berangoko kultur aretoek antolatzen dituzten ikastaro eta tailerretan %50eko beherapena izango dute herriko familia ugariek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!