Bestalde, Urdulizko eta Sopelako herriko tabernak ere arakatzen ari zirela adierazi dute Berangon bildutako hainbatek. Hala ere, azken hauek ezin izan ditu baieztatu UKBERRI.NETek. Leioako Kurkudi kultur elkartearen inguruan "kalez jantzitako poliziak zeudela eta elkarteko presidentearen etxetik igaro direla" adierazten zuten zurrumurruak, berriz, leioztarrek eurek gezurtatu egin dituzte. Azkenik, nahiz eta hainbat hedabidek horrela aipatu, Algortako Gorrondatxe taberna ez da arakatua izan goizean.
Mobilizazioak:
"Utzi bakean. Alde hemendik" lelopean, elkarretaratzea deitu dute hainbat herritarrek, 20:00etarako, Telletxen, "herriko tabernen aurka aritzea eta prozesua arriskuan jartzea Zapaterori leporatuz".
Gaiari buruzko berriak:
Herrikoetako ordezkariek "erasotzat" jo dute atzo Gorenaren aginduz gertatutakoa (Berria, 2006 Urr 24)
UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, 16:30ak aldera heldu da Ertzaintza Berangoko Sei Herri kultur elkartera, miaketa egiteko asmoz. Hainbat lekukok azaldutakoaren arabera, "hasieran zalantzan zeuden eta gero indarrez sartu nahi ziren, baina jandeak esan die ez zeukatela horretarako baimenik, ezta elkarteko arduradunen baten izenik ere". "Zekarten aginduarekin, Berangoko edozein tabernara sar zitezkeen", deitoratu dute. "Hasieran, ertzainak sartuko ez zirela eta giltzak lortuko genituela adostu arren", azkenenean, idazkari judiziala, polizia agenteak –Brigada Higikorrekoak ere bazeuden bertaratutako bi furgoietan–, Sei Herriko bazkide bat eta, "Miren Dobaran gaixorik omen zegoela", Izaskun Bilbao alkateordea sartu dira egoitzara. Hala ere, azken honi ateratzeko esan diote. Miaketa iraun duen bitartean –hiru ordu inguru– 50 lagun elkartu da kanpoaldean, gertatzen ari zena gaitzezteko eta argazkiak egiten zebilen gazte bati horiek ezabatu eta identifikatu egin dute. Egoera aztertzeko batzarra deitu dute 19:30ean, kultur etxean. Argazkian, Urretxu Zumarragako Amalur elkarteko erregistroan gazte bat atxilotu eta beste bat zauritu du Ertzaintzak /