Justizia Administrazioko langileen grebarik ez herriko tabernetan

Gaur goizean hasita, ostegunera arte iraungo du EAEko Justizia Administrazioko ELA, LAB, UGT, CCOO eta CSIF sindikatuek deitutako lehenengo greba deialdia. Langileen ordezkariek jakinarazi dutenez, protestaren helburua EAEko beste funtzionarioek dituzten soldataren parekoak eskuratzea da. Gaur nabaria izan da greba Getxoko Justizia Jauregian, non epaiketa guztiak bertan behera utzi behar izan dituzten. Gainera, sindikatuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Justizia langileen %75ek uko egin badio gaur lan egiteari, Bizkaian %80ra heldu da grebalarien kopurua. Ez da izan, baina, Urdulizko Iretargi, Berangoko Sei-Herri (argazkian) eta Sopelako herri tabernetako inbentarioak egin dituzten Getxoko epaitegietako idazkari judizialen kasua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun