Euskararen erabilera bultzatzen ari dira Erandioko saltokietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 25a, 13:00

Merkataritza alorrean euskararen erabilera sustatzeko eta bultzatzeko jarduketa plana bideratu du Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Astrabuduko eta Altzagako dendarien elkarteetako ordezkariekin batera, zenbait dendari eta ostalarik ere parte hartu du Elhuyar fundazioko euskara teknikariek zuzendutako lan taldeetan, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Ekimen horren ondorioz, herriko denda eta ostalaritzako establezimenduetan euskararen erabilera areagotzeko jarduketa planaren zirriborro bat prestatu dute. Hurrengo bilera azaroaren 2an izango da 14:15etik 16:00etara Behargintzaren lokaletan (Desanexio kalea 4). Interesatua den edonork parte hartu dezake bilera horretan. Argazkian, Mikel Arieta-araunabeña alkatea, bigarren ezkerretik, merkatarien aldizkaria eskuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun