Gizon bat atxilotu dute Getxon emaztea erasotu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 25a, 20:04

Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu zuen atzoko ordu txikietan Getxoko udalerriko bere etxean, emazteari bortizki eraso izana egotzita. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, senarrak emakumeari kolpe ugari eman zizkion gorputzean, iletik heltzen zion bitartean. Gainera, hiru urteko semea amak jasandako erasoaren lekuko izan zen. Gertaera astelehen gauean hasi zen bikotea eta semearen etxebizitzan. Bertan, eztabaida baten harira senarrak hainbat alditan kolpatu zuen emakumea, semearen negarren artean. Emakumeak ihes egitea lortu zuen baina ez zuen semea berarekin eramatea lortu. horren osetan senide batzuen etxera joan zen eta haiek lagundu zuten ertzain-etxe batera salaketa jartzera. Ondoren patruila bat abiatu zen bikotearen etxera eta bertan senarrak erasoa aitortu ostean atxilotuta eraman zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun